top of page

TXORROTA-

AURREZGAILUA

Lurra egarri da.

 

Txorrota-aurrezgailua harraska eta konketetako txorrotaren muturrean jartzen den pieza da . Pieza honen bitartez, ur-emaria gutxitu egiten da, baina ur-zurrusta kalitatea mantenduz. Aurrezgailuarekin iturria irekitzean ez du ematen ur gutxiago ateratzen denik edo indar gutxiago duenik, ura airearekin nahasten baita ur-presioa mantenduz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Baina, zenbat ur aurrezten da gailu honen bitartez?
Iker dezagun!

PROZEDURA:
1. Jarri iturriaren azpian litro bateko ontzia.
2. Ireki iturria (ahal den gehien) eta neurtu zenbat denbora behar duen ontzia betetzeko (d1).
3. Aurrezgailua jarri eta proba bera egin (d2).
4. Kalkulatu aurreztutako ur-portzentaia eragiketa hau eginez:
aurreztutako ur-portzentaia=100-100(d1/d2)

bottom of page