

Milaka arrain agertu dira hilik
Argentina, Uruguai eta Brasilgo kostaldean milaka arrain agertu dira hilik.
![]() | ![]() |
---|---|
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
![]() |
Milaka arrain agertu dira hilik tituluaren inguruan aurkezpen bat egin beharko duzue, Prezi edo Emaze aplikazioak erabiliz. Horretarako, jarraitu pauso hauei:
Lauko taldeak osatu.
Sareko informazioa erabiliz galdera hauei erantzun. Ikasle bakoitzak bere koadernoan bildu beharko ditu erantzunak.
-
Zabaldu ezazu tituluan azaltzen den albistea.
-
Behin baino gehiagotan, Euskal Herriko ibaietan arrainak hilik agertu dira . Azaldu horietako kasu batzuk, arrainak hiltzearen zergatia adieraziz.
-
Zeintzuk dira ibaien kutsadura eragiten duten kutsatzaile nagusiak?
-
Zer ondorio ditu ibaiko uraren kutsadurak?
-
Zer egin daiteke arazoari aurre egiteko?
Prezi edo Emaze aplikazioa erabiliz aurkezpena prestatu.
Gelaren aurrean aurkeztu egindako lana.