top of page

TANTAKA DAGOEN ITURRIA

Lurra egarri da.

 

 

Zenbait kasutan iturria tantaka geratzen zaigu. Ondo itxi gabe utzi dugulako edo iturria egoera onean ez dagoelako. Ba al dakizu tantaka dagoen iturriak zenbat ur galtzen duen urtebetean? Kalkula dezagun!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jarduera hau etxean gauzatu beharko duzue. Baina nola?

1. Ireki iturria ura tantaz tanta eror dadin.
2. Jarri litro bateko ontzia iturri azpian.
3. Kronometro edo ordularia esku artean duzula, neurtu zenbat denbora behar den ontzia betetzeko.
4. Jarduera egiten duzun bitartean erabili telefono mugikorra  bideo zati bat grabatzeko eta argazkiak ateratzeko.

 


Lortutako datuak txosten batean islatu beharko dituzu. Hori gauzatu ahal izateko, jarraitu urrats hauei:


1. Iturritik litro bat xahutzeko behar den denbora jakinik, kalkulatu zenbat litro galtzen diren egun batean eta urtebetean.
2. Txostena egiteko checkthis aplikazioa erabiliko dugu. Horretarako, egin klik irudiaren gainean, eta izena eman helbide honetan:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3. Txostenean informazio  hau txertatu beharko duzu:
- Izenburua.
- Zer egin duzun azaldu . Bertan txertatu bideo zatia eta argazkiak.
- Lortutako emaitza aipatu eta horren inguruan egin gogoeta.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

bottom of page