

7. KONTINENTEA: ZABOR-IRLA

Itsasoa plastikoen biltegi bihurtzen ari da. Ozeano Barean, gutxienez Iberiar penintsularen tamaina duen zabor-uhartea dago. Askotariko zaborra pilatzen da. Baina, plastikoa da gehiena, eta hori da larriena, plastikoa ez baita biodegradagarria. Ez da desagertzen.
Zabor-irlaren inguruan aurkezpen bat egin beharko duzue, Prezi edo Emaze aplikazioak erabiliz. Horretarako, jarraitu pauso hauei:
Lauko taldeak osatu.
Sareko informazioa erabiliz galdera hauei erantzun. Ikasle bakoitzak bere koadernoan bildu beharko ditu erantzunak.
-
Zer da zabor-irla? Nola sortzen da?
-
Zenbat zabor-irla aurkitu dira? Non dago kokatuta handiena? Zer azalera du?
-
Zenbat denbora behar dute plastikoek degradatzeko?
-
Nola eragiten du zabor-irlak ekosisteman? Adibideak eman irudiak erabiliz.
-
Zer egin daiteke arazoari aurre egiteko?
Prezi edo Emaze aplikazioa erabiliz aurkezpena prestatu.
Gelaren aurrean aurkeztu egindako lana.
Web-helbide interesgarriak:
-
http://www.berria.eus/paperekoa/1851/014/001/2014-07-06/ozeano_bete_mikroplastiko.htm
-
http://revista.consumer.es/web/eu/20100101/pdf/medioambiente.pdf
-
http://www.euskara.euskadi.eus/r59738/eu/contenidos/boletin_revista/ihitza42/eu_ihitza/bitakora.html
-
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/ehnat/enatura055.pdf (47.orria)