top of page

Fukushimako hondamendia

2011ko martxoaren 11n Japonian izandako lurrikararik bortitzenak eta ondorengo tsunamiak Fukushimako zentral nuklearrean istripu larria eragin zuen. Azken 25 urte hauetako istripu nuklear larriena. Askatutako erradiazioak milaka pertsona bertatik alde egitera behartu zuen. Eta, lurpeko zein itsasoko urak kutsatu zituen, erreaktibitatez.

 

 

Istripu nuklearren inguruan aurkezpen bat egin beharko duzue, Prezi edo Emaze aplikazioak erabiliz. Horretarako, jarraitu pausu hauei:

Lauko taldeak osatu.

 Sareko informazioa erabiliz  galdera  hauei erantzun. Ikasle bakoitzak bere koadernoan bildu beharko ditu erantzunak.

  • Azaldu ezazu Fukushimako istripua.

  • Txernobilen gertatutako  istripu nuklearra  azaldu ezazu. Zer ondorio izan zuen?  Eta gaur egun?                    

  • Nola eragiten du erreaktibitateak ingurunean? Eta gizakiarengan?

  • Zer arazo gertatu daiteke ura erreaktibitatez kutsatzen bada?

  • Zer egin daiteke arazoari aurre egiteko?

Prezi edo Emaze aplikazioa erabiliz aurkezpena prestatu.

Gelaren aurrean aurkeztu egindako lana.

bottom of page