top of page

MAREA BELTZA

2002ko azaroaren 13an, Galiziako itsasalde osoa petrolio marea beltz batez estalita geratu zen. Prestige petroliontziak eragindako hondamendi baten lekuko izan zen Coruñako kostaldea. Marea beltza Asturiasera, Kantabriara, Euskal Herrira eta Frantziara ere iritsi zen. Hondamendi horretan, 115.000tik 230.000rako hegazti-kopurua hil zen, eta, dagoeneko gainditu egin diren arren, kalteak ikaragarriak izan ziren.

Marea beltzaren inguruan aurkezpen bat egin beharko duzue, Prezi edo Emaze aplikazioak erabiliz. Horretarako, jarraitu pauso hauei:

Lauko taldeak osatu.

 Sareko informazioa erabiliz  galdera hauei erantzun. Ikasle bakoitzak bere koadernoan bildu beharko ditu erantzunak.

  • Zer da marea beltza? Nola sortzen da?

  • Zer dela eta isurtzen da petrolioa itsasora?

  • Zeintzuk izan dira azken urte hauetan  gertatu diren isurketa larrienak? Non eman dira? Zenbat tona petrolio isuri dira?

  • Nola eragiten dute petrolio-isurketek fauna eta floran? Adibideak eman irudiak erabiliz.

  • Zer egin daiteke arazoari aurre egiteko?

Prezi edo Emaze aplikazioa erabiliz aurkezpena prestatu.

Gelaren aurrean aurkeztu egindako lana.

bottom of page