top of page

Zer maiztasun- tarte entzuten duzu?

Belarri osasuntsu eta gazte batek 20 Hz-tik  20 kHz-rako maiztasun-tartea entzun dezake. Dena den, maiztasun- tarte hori pertsonaren arabera alda daiteke, eta adinarekin murriztu egiten da.

Zer maiztasun-tartetan daude zuk entzuten dituzun soinuak?

Entzungailuak jarri eta jarraian ageri den bideoa ikus ezazu. Zein da entzuten duzun maiztasun edo frekuentzia txikiena? Eta altuena?

 

Adin batetik aurrera, entzumena gutxitu egiten da, maiztasun altuko soinuak entzuteko gaitasuna galtzen da poliki-poliki. Horri presbiakusia deitzen zaio.

 

Froga ezazu hori  honela dela, etxean bizi zaretenen artean entzumen-froga eginez.

Nor
Adina
Maiztasun txikiena
Maiztasun handiena
bottom of page