top of page

ERAGIN BURUARI!

Aldameneko bideoan, joka dagoen iratzargailu bat entzun dezakegu. Iratzargailua huts-kanpaia baten barruan dago.

Zer uste duzu gertatuko dela huts-ponpa martxan jartzen denean?

Ikusi bideoa eta erantzun itzazu jarraian ageri diren galderak.

Zientzia fikziozko zenbait pelikulatan, espazioan gertatzen diren izugarrizko eztandak entzuten dira. Horren adibide ezkerreko irudian ageri den Star Warseko eszena.


a) Errealista al da eszena? Zergatik? 

b) Eta argi distira? Zergatik? 

c) Ilargian egongo bagina, ilargiratzen ari den espazio-ontzia entzun genezake? Zergatik?

 

bottom of page