
KUTSADURA AKUSTIKOA
Jakina da soinuak onurak sorten dituela gizakion osasunean, baita animalia eta landareengan. Baina, soinuak zarata forma hartzen duenean, eragin kaltegarriak izan ditzake.
Baina, zer da zarata? Azken finean soinua da, baina gustukoak ez diren sentsazioak eragiten dituen soinua.
Europako Erkidegoen Kontseiluak zarata honela definitzen du: “gizakiarentzat, izaera afektibo desatsegin eta hein desberdinetan onartezina hartzen duen soinu multzoa, batez ere sortzen dituen enbarazuen, nekearen, kalteen eta, zenbaitetan, minaren ondorio”.
Zarata desatsegina egiten zaigun soinu mota bat da nolabait. Honen arrazoiak hauek izan daitezke:
-
Soinuaren intentsitatea (bolumena); honen pertzepzioa soinu-fokura dagoen distantziaren araberakoa da.
-
Soinuaren iraupena.
-
Soinuaren frekuentzia.
-
Soinuaren ezaugarria ( kirrinkaria, kurruskaria...).
Zenbait soinuk beti izango dute zarata izaera, baina, beste batzuk, onargarriak edota gustukoak izanik, momentu jakin batean zarata bihur daitezke.
Osasunaren Munduko Erakundearen arabera (OME), zaratak gure osasunari kalte handia egiten dio. Ondorioak era askotakoak dira, esaterako:
-
Entzumen sisteman:
- Entzuteko zailtasunak (sozioakusia)
- Interferentziak ahozko komunikazioan
- Hipoakusia iraunkorra / gorreria
-
Eragin psikologikoak:
- Insonmioa, nekea, estresa - Histeria eta neurosia - Isolamendu soziala - Gogo sexualaren gabezia - ...
Ondorio psikopatologikoak:
- Begi-ninien dilatazioa - Takikardiak, pultsuaren azelerazioa - Arnasketa bortitzak - Buruko mina - Presio arterialaren igoera - Muskuluen aktibitatea jaistea - Gastritisa edo kolitisak -- Kolesterolaren igoera, odolaren glukosa...
Soinua gorputz baten bibrazioak sortutako uhina da eta honen intentsitatea dezibeletan neurtzen da (dB).
Jarraian ageri den taulan, zenbait soinu-iturrik eragiten duten soinuaren intentsitatea eta honen eragina azaltzen dira.
Intentsitatea
Eragina
Soinu-iturria
Sopletea. Ihes-hodirik gabeko motorra.Petardoak.
Mailu pneumatikoa. Trumoiak.
Industriako makineria.
Unean uneko ondoezak, behin-behineko gorreria partziala.
Tentsioa, suminkortasuna, oldarkortasuna eta nekea.
Unean uneko ondoezak, behin-behineko gorreria partziala.
200 dB
150 dB
140 dB
130 dB
Bonba atomiko baten eztanda.
Erreakzio-hegazkin baten aireratzea, 25 metrora.
Kalte sendaezina. Tinpanoen haustura, gorreria iraunkorra.
Kalte larriak entzumen aparatuan.
Jasan daitekeen gehieneko maila.
120 dB
110 dB
Rock kontzertua.
100 dB
Motozerra, fresagailua, inprenta gela.
Arrisku koronarioak.
Oihuka komunikatu beharra, zefalea, nekea, gorreri arriskua.
90 dB
Kamioi astuna. 6 metrora 100 Km/h-tan doan ibilgailua.
Entzumenean kalteak, agresibitatea eta urduritasuna.
85 dB
Lan-ordenantzetako gehieneko maila.
80 dB
Trafiko handiko kalea.
70 dB
Bolumen handian jarritako irratia.
Arreta jarri eta lan egiteko eragozpenak.
Loak hartzeko ezintasuna. Urduritasuna.
65 dB
Osasunaren Munduko Erakundeak gomendatutako gehienekoa.
60 dB
Joste-makina.
Baxera-garbigailua.
50 dB
Elkarrizketa arrunta.
40 dB
Bizigunea gauez.
30 dB
Liburutegia, logela.
20 dB
Basoa.
10 dB
Oinkada.
0 dB
Gutxieneko entzute-maila.
Soinuaren intentsitateak zerikusi handia du gugan eragin dezaken kaltean, baina, ez da faktore bakarra. Soinu horren ondoan egon garen denborak garrantzi handia du.
Jarraian, soinu-intentsitate jarrai baten aurrean egoteko OMEk gomendatutako gehieneko denbora azaltzen da.
dB
Gehieneko entzute denbora
dB
80
85
91
94
97
100
103
106
109
112
115
Gehieneko entzute denbora
8 ordu
4 ordu
2 ordu
1 ordu
30 minutu
15 minutu
7,5 minutu
3,75 munutu
< 2 minutu
1 minutu
30 segundo