top of page

SARRERA

Ezagut ditzagun landareak

Landareen erreinuan milaka  espezie daude.

Ba al zenekien Euskal Herrian 3.400 landare-espezie loredun sailkatu direla? Zure inguruko zenbat landare ezagutzen dituzu?Unitate honetan gure inguruan dauden landareak ezagutu, sailkatu, eta hauen bizi funtzioak aztertuko ditugu. Gainera, gaiari bukaera emango diogu mural handi bat eraikiz.

Ekin diezaiogun lanari!

 

Ezagut ditzagun landareak

Naturaren Zientziak  DBH 1

Sarrera

JARDUERAK

9. Jarduera

8. Jarduera

7. Jarduera

6. Jarduera

5. Jarduera

4. Jarduera

3. Jarduera

2. Jarduera

1. Jarduera

Jarduerak

CONTACT

Getting Here:

I'm a paragraph. Click here to add your own text and edit me. 

Our Address:

500 Terry Francois Street 

San Francisco, CA 94158

Phone:

1-800-000-0000

Landareen sailkapena

TAMAINAREN ARABERA

Munduan 300.000 landare inguru espezie topa ditzakegu. Landareak identifikatzeko eta aztertzeko, beraz, garrantzitsua da hauek sailkatzea.

Landareak hainbat eratar sailka daitezke, erabiltzen dugun irizpidearen arabera:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HOSTO MOTAREN ARABERA

UGALTZE MOTAREN ARABERA

Sailkatzeko irizpideen artean gehien erabiltzen dena ugaltze motaren araberakoa da. Honela:

 

Landare loredunak:

Landare erreinuan dauden espezie gehienak talde honetakoak dira. Ugaltze-organoa loreetan aurkitzen da. Gehienetan lorea fruitu bihurtzen da, eta bertan garatzen dira haziak. Normalean bi talde handitan banatzen dira:

 

  • Gimnospermoak:

 

Zuhaitz edo zuhaixka hauek orratz edo ezkata formako hosto iraunkorrak izaten dituzte. Loreak aldiz, txikiak eta sinpleak izaten dituzte. Gimnospermoen haziak ez daude fruituaren barnean, eta, horregatik, haziak biluzik daudela esaten da. Askotan, haziek kono itxurako egitura babesgarria izaten dute: pinaburua. Talde honetan 800 espezietik gora dude, horien artean ondokoak : pinua, hagina, izeia, zedroa, altzifrea, ipurua...

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gimnospermo gehienak klima epel edo hotzetan bizitzera moldatuta dauden landareak dira.

 

  • Angiospermoak:

 

Zuhaitz, zuhaixka edo landare belarkara hauen hostoak izan daitezke iraunkorrak edo erorkorrak. Lore konplexu eta deigarriak izan ohi dituzte, eta haziak fruituen barruan babestuta egoten dira. Angiospermoek osatzen dute landare talderik handiena: 250.000 espezie inguru dira. Hona hemen zenbait adibide:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LANDARE BELARKARAK

ZUHAIXKAK

ZUHAITZAK

Landare loregabeak:

 

Landare hauek ez dute lorerik eta fruiturik, eta ugaltzeko esporak erabiltzen dituzte. Talde honetan ditugu goroldioak, hepatikoak, garoak eta ekisetoak.

 

  • Goroldioak eta hepatikoak:

Oso landare txikiak dira, zentimetro gutxi batzuk baino ez dira ateratzen lurzorutik eta esporen bidez ugaltzen dira. Ez dute garraio-hodirik, egiazko sustrairik, zurtoinik, eta hostorik.

Ura ezinbestekoa dutenez ugaltzeko, gerizpeko leku hezeetan hazten dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Garoak eta ekisetoak:

Goroldioak eta hepatikoak baino landare handiagoak dira, eta hauek ez bezala, garraio-hodiak, sustraiak, zurtoina eta hostoak izaten dituzte.Hauek ere ugaltzeko ura behar dutenez, leku ilun eta hezeetan bizi dira, edo bestela, ur-lasterretatik gertu.

 

 

:

Landare hepatiko gehienek kolore biziko orri berde lobulatuak izaten dituzte.

contact
bottom of page